Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alderdi sozialistak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Parlamentuan onartutako ebazpena bete eta Josefina Arregi zentro psikogeriatrikoko ekonomia arazoak konpon ditzala. Osasun gaietarako eledun sozialistak, Maria Chivitek esan duenez, "klinikak bideragarritasun dokumentua egin duenez, UPNren Gobernuak bere partea betetzea falta da, klinikari etorkizunerako funtzionamendu bermea eskaintzea". Sozialistak erregionalisten kontra jo du eta gauzak egiteko beste modu baten alde azaldu da. Bestalde, Chivitek Nafarroako Parlamentuko Osasun eta Gizarte Gaien lan bilera bateratua eskatu du. Bilkura horretan Josefina Arregi klinikako zuzendaritzak bideragarritasun plana azaltzea nahi du sozialistak. Chivitek nabarmendu duenez, "klinikaren bideragarritasun arazoak ez dira konpondu, horrek normal funtzionatzea eragotzi du eta lanpostuak arriskuan jartzen ditu, gainera, langabeziak gogor jo duen eskualde batean".