Etxegarateko bidesarian deskontuak izan litezke

Guaixe 2010eko urriaren 13a

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012. urtetik aurrera Etxegaraten  kamioiendako bidesaria jartzeko asmoa du. Errepideak erabiltzeagatik aplikatu beharreko kargak zehazteko irizpideak zehazteko Foru Arauaren aurreproiektua onartu berri du Aldundiak. 3,5 tona baino gehiagoko garraio ibilgailuei ezarriko tasa hori. Ohiko erabiltzaileendako bidesarien deskontua aurreikusten du Foru Arauak, %13ra arte izan daitekeena. Deskontua edozein garraiolarik baliatu ahalko du. Bidesaria zenbat izanen den kalkulatzeko Aldundia errepide azpiegituraren kostua eta hura berreskuratzeko printzipioa izanen du.