Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen ostiralean amaitu zen Kultur Arteko II. Argazki Lehiaketara aurkezteko epea. Lehiaketaren antolatzaile Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuaren esanetan, 6 lan aurkeztu dira lehiara. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du. Lehiakideak epaiaren erabakiaren zain geratu dira.Kultur Arteko Sakana Argazki Lehiaketa helburu bikoitzarekin sortu zen: herritarren parte hartzea bultzatzea eta sentsibilizazioa. Argazkien gaia immigrazio eta kultur artekotasuna Sakanan da. Aurtengoa lehiaketaren bigarren edizioa da. Iaz, Aitziber Miguel Oiarbide (16 urtetik beherakoetan) eta Nerea Martinez, Lakuntzako eskola eta Abderrahim Klifi (16 urtetik gorakoetan) saritu zituen epaimahaiak. Lehiaketaren bigarren edizioan, sari bakarra banatuko da.