Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroa Baik Josefina Arregi klinikaren egoera Nafarroako Parlamentura eramanen du. Koalizioak Osasun Batzordean aztertzeko mozioa aurkeztu du. Osasunbidea klinikarekin harremanetan jarri eta bideragarritasun plana adosteko eskatzen du. Horrekin batera, klinikaren jarraipena bermatzeko urtea despeditu aurretik 21 oheak kontzertatzea eskatu du. Horrekin batera, batzorde berean klinikaren berri emateko ibarreko alkateak joatea eskatu du Nafarroa Baik. Klinika bere horretan jarraitzea nahi du koalizioak, "ikerketan eta zerbitzuan erreferentzia izaten jarraitu dezala".