Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako metalgintzako langileak grebara deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek. Metalgintzako lan itunaren aurreko hitzarmenaren gainean negoziatu nahi dute sindikatuek, baina patronalak hutsetik hasi nahi duela diote. Adegi patronalaren jarrera gaitzetsi eta lan hitzarmen duin bat eskatzeko grebara jo dute langileek. Sakanan hitzarmen hori duten bi enpresak, Bakaikuko Guemak eta Altsasuko Mecalsak, deialdiarekin bat egin dute. Bi lantegietan jarduera geldirik dago. Guemako 68 langileek eta Mecalsako 27ek herenegun, atzo eta gaur greba egin dute. Egun hauetan Tolosan, Beasainen eta Donostian egin diren manifestazioetan parte hartu dute. Bi enpresetako langileek jakinarazi digutenez, egoeran aldaketarik ez badago azaroaren 2an, 3an, 4an eta 5ean berriro grebara joko dute. Arrazoi beragatik maiatzean eta ekainean lau egunez gelditu ziren.