Abian da Guillermo Mazo Memoriala

Guaixe 2010eko urriaren 11

Nafarroako Gazte Mailako Lau T´erdiko Txapelketa, Guillermo Mazo Memoriala, asteartean abiatu zen Altsasun. 16 klubetako 42 pilotari ariko dira lehian. Altsasuko jardunaldia eta gero, Etxarrenen (urriaren 20an eta 27an) eta Lekunberrin (urriaren 21ean eta 28an) jokatuko dira gainontzeko jardunaldiak. Final laurdenak eta finalerdiak Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan jokatuko dira, eta finalak, aldiz, Iruñeko Labriten, abenduaren 3an, San Fantzisko Xabier egunean. Iazko txapelketako txapelduna Jaunarena izan zen. Altsasuko jardunaldian txapelketako sei partida ziren jokatzekoak, baina azkenean hiru jokatu ziren, hiru pilotari - Txorraut, Juandeaburre eta Juanena - lesionatuta daudelako. Horrela, Lopez de Zubiria, Juango eta Jaurena zuzenean sailkatu ziren. Gainontzeko emaitzak kontuan hartuta, Cordon, Abrego eta Bernabek ere egin zuten aurrera. Altsasuko emaitzak:Gastaminza (Club Natacion) 6 - Cordon (Oberena) 18Abrego (Irurtzun) 18 - Diaz (San Migel) 17Garjon (Huarte)12  - Bernabé (Zugarralde) 18