Iskizakoak ongi Zaragozako X. Virgen del Pilar Trofeoan

Guaixe 2010eko urriaren 13a

Larunbatean gimnasia erritmikoko X. Virgen del Pilar Trofeoa jokatu zen Zaragozan. Tartean Nafarroako lau klub aritu ziren: Iruñeko Anaitasuna, Barañaingo Lagunak, Eguesibarko Alaia eta Sakanako Iskiza. Maila altuenean, maila nazionalen kategorian hain zuzen, maila egokia eman zuen Iskizak, baina emaitza hobeak izan zituen base edo oinarrizko kategorian. Izan ere, kimuen mailan bigarrena izan zen Iskiza, eta haurren mailan, aldiz, bigarrena. Zaragozako Torneoa asteburu honetan jokatuko den Nafarroako Gimnasia Erritmikoko Txapelketa prestatzeko erabili dute gimnastek. Nafarroako Txapelketa igandean jokatuko da, Mendillorriko trinketean, goizeko 10:00etatik eguerdiko ordu bietara. Anaitasuna, Lagunak, Alaia, Natacion eta Iskiza klubak ariko dira.