Mendi Ibilaldien Zirkuituko balantze oso ona egin dute antolatzaileek

Guaixe 2010eko urriaren 13a

Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak Nafarroako 8 klub eta entitaterekin batera antolatutako Nafarroako Mendi Ibilaldien Zirkuituak erantzun bikaina izan du. Lehendabiziko edizioan 2.600 ibiltarik hartu zuten parte, hurrengoan 3.330 ibiltarik, eta aurtengo azken edizioan 4.268 mendizaleren zifra eman dute antolatzaileek. Datu hauek agerian uzten dute mendi ibilbide luzeek geroz eta erantzun hobea dutela. Aurten zortzi mendi ibilbidek osatzen zuten Nafarroako Mendi Ibilaldien Zirkuitua, tartean Sakanako bik: apirilaren 10ean Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako III. Hiru Mendi Zerrak Ibilaldia eta Irurtzungo Iratxo elkarteak apirilaren 24an prestatutako Sakanako XXI. Ibilaldi Handia. Eta hain zuzen ere aipatu bi ibilaldi hauek izan dute erantzun onena, Hiru Mendi Zerrak ibilaldia 626 mendizalek osatu baitzuten eta Sakanako Ibilaldi Handia, aldiz, 1.092 mendizalek. Azken hau izan da jendetsuena. 103 mendizale federatuk Mendi Ibilaldien Zirkuituko lau proba osatu dituzte gutxienez - iaz 90 izan ziren, eta kopuru honek ere gora egin du aurten - , eta horregatik aurtengo finalistak izan dira. Horrela, 2011ko ilbeltzean Nafarroako Mendi Federazioak antolatuko duen Mendizaletasun Galan oroigarria jasoko dute. 2011n 10 mendi ibilaldiMendi Ibilaldien Zirkuituak aurrera jarraituko du hurrengo urtean, eta berrikuntzak izango dira. Aurtengo 8 ibilaldiez gain, beste bi ibilaldi berri izanen dira: Corellakoa (otsailean Corellako Saioa mendi taldeak antolatutakoa) eta Zangozakoa (martxoan Zangoza mendi taldeak antolatutakoa). 10 ibilaldi izanen direnez, finalista izateko gutxienik 5 martxa osatu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta ez lau orain arte bezala.  Nafarroako Mendi Ibilaldien Zirkuitua 2010. DatuakAltsasuko III. Hiru Mendi Zerrak Ibilaldia (apirilak 10. 42 km/2.100 m): 626 parte-hartzaile.Ameskoako Martxa (apirilak 17. 43 km/930 m): 275 parte-hartzaile. Sakanako XXI. Ibilaldi Handia (apirilak 24. Bi aukera: 54 km/2.800 m edo 46 km/2.000 m): 1.092 parte-hartzaile). Alaizko XI. Mendi Ibilaldia (maiatzak 8. Bi aukera: 39 km/2.000 m edo 28 km/1.450 m): 384 parte-hartzaile.Arantzako Mendi Ibilaldia (maiatzak 23. 23 km/1.100 m.): 703 parte-hartzaile.Baztango Mendigoizaleak XVII. Mendi Ibilaldia (maiatzak 30. 34 km/1.900 m): 399 parte-hartzaile.Lesakako X. Ibilaldia (ekainak 13. Bi aukera: 33 km/1.700 m edo 21 km/1.100 m): 317 parte hartzaile.Aresoko III. Itzulia (irailak 5. 26 km/ 1.200 m): 472 parte-hartzaile.