Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako irristaketa klubetako irristalariak Zaragozan izan ziren igandean, XLV. Zaragozako Hiria Abiadura Irristaketa Trofeoan parte hartzen. Oso lasterketa politak osatu zituzten Olaztiko Sutegiko, Altsasuko Irristaketa Taldeko eta Urdiaingo Aitziberreko irristalariek, eta tartean Aitziber taldeko Gaizka Ocaña hirugarrena izan zen haurren gizonezkoen mailan eta Sutegiko Irantzu Imaz hirugarrena sailkatu zen haurren emakumeen mailan. Eguna borobiltzeko, Zaragozako parkean egonaldi bikaina egin zuten sakandarrek. Bestalde, larunbatean, urriaren 16an, Txikien Ligako trofeoak banatuko dira Iruñeko San Juan instalazioetan. Denboraldian barna aritu diren irristalari guztiek diploma eta oroigarri bat jasoko dute.