Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Orfeoiak Estatu Batuetarako bidea hartu zuen asteburuan. Igor Ijurra etxarriarrak zuzentzen duen abesbatzak "urrats historikoa" emanen du bertan: munduko auditorio onenetarikoan abestuko dute, New Yorkeko Carnegie Hall antzokian. Abesbatzak egungo orkestra ezagunenetarikoa izanen du lagun, Valery Gergieven San Petesburgoko Mariinsky orkestra. Goi mailako kontzertua eskainiko dute elkarrekin: Malherren Bigarren eta Zortzigarren Sinfoniak interpretatuko dituzte. Orkestra handiak izeneko zikloan parte hartuko dute.New Yorkera iritsi aurretik, Washingtonen izanen da Orfeoia. Gaur iluntzean kontzertua eskainiko dute Kennedy Center antzokian. Igor Ijurra zuzendariarekin batera, Iruñeko Orfeoiko kide diren zenbait sakandar igoko dira agertokira.