Anda eta Salazarren artelanak Tuteran

Guaixe 2010eko urriaren 20a

Tuterako Almirante Etxean, Maria Forcada Fundazioaren egoitzan, ikusgai daude Nafarroako Parlamentuaren Atrio arte garaikidearen bildumako 22 artelan. 19 margolan eta argazki eta hiru eskultura dira. Horien artean daude Jose Ramon Andaren eta Dora Salazarren artelanak.Erakusketak egungo Nafarroako arte garaikidean bidaia egiteko aukera eskaintzen du. Bidaia horretan bi sakandarrekin eginen dugu topo. Jose Ramon Anda (1949) materia ezberdinen testura eta forma lantzen aditua da. Lanketa horren emaitza dira hiru dimentsiotako ikurrak, figurazioa eta abstrakzioaren eta tradizioa eta modernitatearen arteko lanak. Bestalde, Dora Salazarrek (1963) eskultura espazioan egindako marrazki gisa definitzen du. Hari finetatik zintzilik, Ekilibristak lanari mugikortasun eta sentsualitate handia dario.Asteburuan ireki zituen ateak eta ikusgai egonen da abenduaren 17ra arte.