Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gero eta gertuago dugu XXVI. Nafarroako Artista Gazteen Txapelketaren amaiera. Nafarroako Gobernuak arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, literatura, musika eta arte eszenikoetan nabarmendu diren lanak sarituko ditu urte amaieran. Lehiaketak Nafarroako artista gazteen sormen artistikoa bultzatzeko helburua du. Aurten 110 proposamen aurkeztu dira lehiara. Lehen hautaketa gaindituta, 36 artista gazte sailkatu dira finalera edota final-erdietara. Horien artean daude bi sakandar: Igor Razkin uhartearra eta Laida Aldaz etxarriarra.Antzezlea idazleLiteratura generoan lau lan iritsi dira finalera. Horien artean dago Igor Razkin uhartearraren Yo no fui antzerkia. Antzezle bezala ezagutzen dugu Igor Razkin. Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen ikasketak eta Endeca antzerki taldeko kidea da. Hain zuzen ere, iaz Artista Gazteen Txapelketan hautagai izan zen Arte Eszenikoen modalitatean, aipatu antzerki taldearekin. Aurten antzezle gazteak beste pausu bat eman eta antzezlana idatzi du, baita ederki egin ere, epaimahaiak besteak beste bere lana hautatu baitu.2. urtez hautagai Bigarren urtez jarraian, Laida Aldaz etxarriarraren lana hautatu du Arte Plastikoen modalitateko epaimahaiak. Finalera iritsi diren 12 hautagaiek nagusiki argazkiak, eskulturak eta instalazioak egin dituzte. Etxarriarrak Shopping List instalazio interaktiboa egin du.Laida Aldaz dantzaria da ogibidez. Dantza garaikidean sakontzeko nahiak beste zenbait arte adierazpenetan janztera eraman du. Bide horretatik, iaz bigarren saria irabazi zuen arte plastikoen kategorian eta hirugarrena ikus-entzunezkoetan. Aurten ere bide onetik doa. Lanak ikusgaiHautatutako bideo eta lanak ikusgai egonen dira Uharte-Iruñeko Arte Garaikideko Zentroan, azaroaren 5etik 21era. Sarrera doan.