Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren azken astean Tolosara begira jartzen dira abesbatza zaleak. 1961etik bertan ospatzen da Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa ospetsua. 42.a izanen da aurtengoa. Gipuzkoako herria munduko abesbatza onenetarikoen bilgune bilakatzen da aste betez. Herrialde bakoitzeko estilo, interpretazio eta ahots heziketa trukatzeko eta Euskal Herriko musika tradizioa eta kultura zabaltzeko gune egokia izaten da.Europa, Amerika, Asia eta Australiako 21 abesbatza lehiatuko dira aurten, ahots nahasi, ahots talde edo haur abesbatzen sailean. Nafarroako Abesbatzen Federazioari eta Altsasuko eta Etxarri Aranazko Udalei esker, lehiaketan parte hartzera doazen bi abesbatza entzuteko aukera izanen dugu Sakanan. Nazioarteko Abesbatzen Zikloa Altsasura iritsiko da datorren astelehenean eta Dominu Santu egunean Etxarri Aranatzera.Lehen hitzordua AltsasunSuediako Pitea hiriko musika eskolako ganbera abesbatzak kontzertua eskainiko du astelehenean Altsasun. 30 abeslari inguruk osatzen dute abesbatza. 1990ean sortu zenetik, Erik Westbergen zuzendaritzapean aritu da. Abesbatzaren errepertorioa a cappella musika modernoaz osatzen da batez ere. Ganbera abesbatzak nazioarteko zenbait bira egin ditu Europan, Errusian, Amerikan, Txinan eta Hego Afrikan. Abesbatzak ezaugarri ezberdinetako taldeekin abestu du, esaterako, orkestra, big band eta pop izarrekin. Lau disko grabatu dituzte. Azkenak, En ny himmel (Zeru berri bat) izenekoak oso erantzun ona izan du.Tolosako lehiaketan parte hartu aurretik Suediako ganbera abesbatzak motorrak berotuko ditu Sakanan.Nazioarteko Abesbatzen Zikloa Sakanan:Musikhögskolans Kammarkör Pitea (Suedia) Urriaren 25ean, astelehenean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunea.The chamber choir of Asia (Filipinak)Azaroaren 1ean, astelehenean, 19:00etan, Etxarri Aranazko Asuncion elizan.