Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo zinemaldiaren ondoren, Donostiako Urgull igoerako pareta batean agertu izan zen kaleko margolan, graffiti bat; bere estiloaren arabera BANKSY, artista, Grafitero famatuaren lana dela uste da.Grafiti horretan, koadro txuri bati begira dagoen gizon bat ikus daiteke... Honela bere kritika politiko, kultural eta sozialaren zigilua agerian utziz.Azkenean, grafiti hau ez borratzea eta mantentzea erabaki da. Nahiz eta, teorian, kaleko margolan guztiak kendu eta garbitzeko agindua duten. Bestalde, kalean egotean, gutxi kosta izan zaio, bere gainean beste batzuek beren zigilua uzteko...Artista misteriotsu, polemiko eta ospetsu honen lanak, aspaldian dabiltza kaleetan... Hala nola, 90. hamarkadan hasi ziren artista honen lanak munduko hiriburuetan agerian azaltzen; nahi eta nahi ez, kuriositate, akatsengatik, kritikengatik edo miresgarritasunagatik jendearen arreta lortuz.Banksy misteriotsuaren inguruan gutxi dakigu. Bristol ingurukoa dela uste da. Argi dagoena da, bere anonimotasunarekin jarraitu nahi duela; inoiz ez baitu bere aurpegia agerian jarri. Ez dakigu ziur ere, artista bakar baten inguruan edo kolektibo batez hitz egiten ari garen...; baina argi asko dagoena da, Banksyk lortu duela munduan ezaguna izatea, letra handiz, Kaleko Artista grafiteroen artean.Ikus dezakegunez, BANKSY beste artista askorekin batera, HISTORIOA egiten ari da, Kaleko Artearen INDARRAREKIN.Itziar Nazabal Regueira