Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Dantzaleku-Sakana atletismo klubaren laguntzarekin, Behobia-Donostia lasterketarako autobusa antolatu du. Azaroaren 14an izanen da lasterketa famatua, eta autobusa goizeko 8:00etan aterako litzateke Ziorditik Behobiara bidean, Sakanako herri guztietan geldialdia eginez, korrikalariak jasotzeko. Ondoren, lasterketa jokatu eta egun pasa egin eta gero, autobusa arratsaldeko 18:00etan aterako litzateke Donostiako Kursaal paretik. Azaroaren 8ra arte eman daiteke izenaIzena ematea zabalik dago azaroaren 8ra arte. Horretarako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura jo behar da (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa). Prezioa 8,8 eurokoa da, eta izena ematerakoan ordaindu behar da, Euskadiko Kutxako 3035 0116 93 1160003328 kontu zenbakian.