Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Kopako sailkapen probisionalaGizonezkoak1.Fernando Etxegarai (372 puntu)5.Angel Arrieta (325 p.)6.Jon Arrieta (296 p.)7.Jose Luis Beraza (287 p.)12.Fermin Gabirondo (239 p.)15.Patxi Albeniz (222 p.)16.Iñaki Martiarena (218 p.)24.Migel Angel Lanchas (141 p.)28.Fernando Igoa (114 p.)30.Xabier Garziandia (84 p.)33.Joxi Lazkoz (68 p.)*Beteranoetan, bosgarrena Jose Migel Garziandia (302 p.)Emakumezkoak1.Maitane Txueka (374 puntu)2.Yolanda Gurendez (368 p.)*Beteranoetan, bigarrena Jone Pelaez (328 p.)Nafarroako Mendi Federazioak Nafarroako Mendi Lasterketen Kopako sailkapen probisionala publikatu du. Jakina denez, aurten 5 mendi lasterketek puntuatzen zuten Nafarroako Kopa erabakitzeko: apirilaren 11n jokatutako VI. Berako maratoi erdiak, uztailaren 18an Izaban jokatutako VI. Camille Extremek, irailaren 19ko II. Uharte Arakil-Beriain Km Bertikalak, irailaren 25eko IV. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketak, eta urriaren 3an jokatutako XXXV. Etxarri Aranazko Mendira Joan-Etorriak. Bada, Federazioak publikatutako sailkapen probisionalaren arabera Fernando Etxegarai beratarra izan da txapelduna (372 puntu), Iñigo Lasagaren (360 puntu) eta Aritz Kortabarriaren (340 puntu) aurretik. Lehen sakandarra Angel Arrieta uhartearra izan da, bosgarrena sailkatuta (325). Emakumezkoetan, aldiz, txapeldun sakandarra dugu, Maitane Txueka arbizuarra izan baita emakumezkoen Mendi Lasterketen Kopako txapelduna. Nolanahi ere, azaroaren 15era arte erreklamazioak aurkezteko epea zabalik dago, eta horren ondoren publikatuko da behin betiko Nafarroako Kopako sailkapena.