Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mendizaleek zita dute igandean Lesakan, Nafarroako Mendi Federazioak eta Lesakako Beti Gazte klubak antolatuta VIII. Mendiko Kluben eguna ospatuko baita igandean, urriaren 24an.Mendizaleendako egun polita izanen da. Goizeko 9:00etan Agiñara mendi irteera eginen dute, eta bertatik jaisterakoan bazkari autogestionatua izanen da Lesakako frontoian, hau da, mendizale bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Giro ederra sortuko da bertan. Bestalde, IV. Argazki Lehiaketa antolatu du Nafarroako Mendi Federazioak - urriaren 29a baino lehen bidali behar dira argazkiak, hiru gehienez, info@mendinavarra.com posta elektronikora - eta saria irabazten duenak 2011ko mendi lizentzia jasoko du opari eta bere argazkia Federazioaren txartelean publikatuko da. Taseras-Ozako Oihanera Sakanako MendizaleekinSakanako Mendizaleak klubak beste zita bat jarri du iganderako. Pirinioetara joko dute, Aragoira joko dute, Taseras- Ozako Oihana mendi ibilaldi ikusgarria egiteko. Autobusa goizeko 6:00etan abiatuko da Olaztitik, eta Sakanako gainontzeko herrietan geldialdia eginen du izena eman duten mendizaleak hartzeko. Izena emateko ohiko tokietara joan beharko da.