Gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plural eta aberasgarri batetik lantzeko helburuz sortu zen Gozamenez programa. Sexualitatearen hainbat alderdiri buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi izan du eta du gazteen artean. Baina baita gazteen eta haien bitartekarien artean ere (familia, ikastetxea, komunikabideak...). Gazteen bizitzan sexualitateak duen tokia agerian utzi nahi du gune publiko eta ohikoetan.2000. urtean jarri zen martxan programa Sakanan bezala Nafarroan ere. Aurrera egin ahal izateko sexu-hezkuntzan inplikaturiko Nafarroako hainbat elkarte eta entitatek osatzen duten koordinakunde baten laguntza du programak. Sakanan egindako ibilbidean Gozamenez programak tailerrak (dantza, makillajea...), gazteek egindako film laburrak, zenbait ikastetxeetan (Altsasuko institutua, Altsasuko Iñigo Aritza ikastola eta Etxarriko Andra Mari ikastola) egindako jarduerak ezagutu ditu.Hori guztia aurrera eramateko ere urte hauetan koordinatu egin dira Emakumeari laguntzeko Zentroko hezitzailea, gazte elkarteak eta gaztetxeak, Altsasuko Gazte teknikaria, Etxarri Aranazko eta Altsasuko kultur teknikariak, Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzioko teknikariak, Altsasuko osasun zentroetako gizarte langilea eta Etxarri Aranazko eta Altsasuko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak. Ibarreko 15 udaletatik 11 dira programaren antolaketan sartuta daudenak.Aurtengo jarduerakZine gauaSexualitateari buruzko hirugarren zikloa izanen da aurten ere. Gazteak bakarrik, lagunduta, koadrilarekin zinemaz gozatzera animatzen dituzte antolatzaileek. Izan ere, jolas, intimitate, irudimen, gogoeta eta kritikarako gune ezin hobea da zinea.Madres e hijas Hiru emakumeren istorioa jasotzen duen filma da. Harreman afektiboen esanahiaz ariko dira. Gaur, 21:45ean izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean.Zentzumenen gauaUrriaren 29an, Altsasuko gazteek bost zentzumenen plazerren dibertsioan murgiltzeko aukera izanen dute Altsasuko Gaztegune ireki berrian.Unitate didaktikoaEraiki dezagun sexualitateari buruz hitz eginen duen harresi bat izenburua du. DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduta dago. Haren bidez sexualitatearen esanahia modu orokorrean aztertuko dute, eta jarduera despeditzeko, harresi bat eraikiko dute. Harresia astebetez egongo da ikusgai Iortia kultur etxean beste irudi batzuekin batera. Osagarri, azaroaren 11n, hiru film labur ikusiko dituzte Iortia kultur gunean. TailerrakErgoienan, azaroko larunbatetan, 18:00etatik 20:00etara, dantza desberdinak eta dibertigarriak. Hango eta hemengoak.Makillajearen koloreaMakillajeari esker edozein izateko. Azaroaren 27an, Irurtzunen.