Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako aurrekontuei emendakinak aurkeztu dizkiote parlamentuko taldeek, haietatik sei Sakanarako dira: EAJk eta NaBaik aurkeztuak. Dagoeneko ziurra da Altsasuko enpresa mintegirako 900.000 euro jasoko bideratuko direla aurrekontuetan. Sozialistek eta jeltzaleek lortutako akordioaren ondorioz iritsiko da diru hori. Horretaz gain, NaBaik bost emendakin aurkeztu ditu. Haietako hiru Irurtzunerako dira: dotazio gunerako sarbideak hobetzeko 309.000 euro, traba arkitektonikoak kentzeko 259.000 euro eta kultur egoitza egokitzeko 92.000 euro. Urdiaingo benta berritzeko 1,7 milioi eta Altsasuko haur eskolarako 1,5.