HBko historikoak indarkeria errefusatuko duen antolakundearen alde

Guaixe 2010eko azaroaren 5a

Aurreko ostiralean ezker abertzaleko kide historikoek agiri bat kaleratuzuten. AltsasukoMahaiarenmilitante historikoak egungo fase politiko berriaz aritu ziren. Duela 33 urte bezala, ezkerreko sektore abertzaleabateratuko duenproiektupolitiko berria gauzatzeko beharra nabarmendu zuten. "Subirotasuna eta sozialismoa" egitura berriaren helburuak izan beharko luketela nabarmen du zuten. Horrekin batera, bakean eta eskubide guztien errespetuan oinarritu beharko lukeela esan zuten. Proiektu berria, "beraz, soilik bake bideekin eta jarduera politikoekin konprometituta dagoena, helburu politikoak eskuratzeko bortxakeriaren erabilera errefusatuko duena" izan beharko duela zehaztu zuten.