Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dominesantu edo Santu Guztien
Eguna ospatu zen astelehenean.
Ohitura denez, lorez jantzi ziren
Sakanako hilerriak. Egunean bertan
eta aurreko egunetan, asko
izan ziren kanposantua bisitatu
zuten sakandarrak. Modu horretan,
gogora ekarri zituzten familian
edo lagunartean falta direnak.
Sakanako hilerriak apainapain
ageri ziren jai egunean.
Hilobiak baratzeko loreekin nahiz
erositako erramu edo koruez jantzita
ageri ziren. Baziren argizariak
ere. Zenbaitek familiakoen
hilobia, panteoi edo nitxoa txukuntzeko
baliatu zuten jaiegun
bezpera.
Santu Guztien Eguna astelehena
izanik, asteburua luzatu
zuen. Sakandar batzuek kanpora
ateratzeko baliatu zuten eguna.