Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako CCOOko idazkari
nagusi Jose Maria Molinerok asteartean
Altsasun esan zuen "ibarrak
egoera ekonomiko larria" bizi duela.
Molinerok exijitu zuen "bai
Nafarroako Gobernuak bai Sakanako
eragile politiko, ekonomiko
eta sozialak parte hartzea eskualdea
berreskuratzeko premiazko
plan integral baten bultzadan".
Molineroren iritziz plan horrek
"berrindustrializazioa, jardueraren
eta enpleguaren berreskurapena
lortzeko beharrezko oinarriak
eta baldintzak jarri behar ditu
(industriarako zorua, laguntzak,
prestakuntza, pizgarriak eta abar).
Mobilizazioak
Molinerok jakinarazi zuenez,
"Espainiako Gobernuak eta CEOEk
bere jarrerari eusten badiote
gatazka izanen da". Lan erreforma,
lan hitzarmena eta gizarte
babesa bermatuko duen pentsio
sistemaren erreformaren aldeko
mobilizazio jarraitua iragarri
zuen. Ekonomia eta gizarte politikak
birbideratzea izanen dute
helburu mobilizazioek eta abenduaren
18rako Europa mailan eginen
den protestaldiarekin bat eginen
dutela jakinarazi zuen.