Iskiza Nafarroako Taldeen Txapelketan

Guaixe 2010eko azaroaren 5a

Astelehenean, Domu Santu egunean, Gimnasia Erritmikoko Nafarroako Taldeen Txapelketa jokatu zen Mendillorriko trinketean. Txapelketan aritu ziren taldeen artean Sakanako Iskiza zegoen. Txapelketako talderik onena Anaitasuna izan zen, maila nazionaleko probetan nagusi izan baitzen. Baina sakandarrak ez ziren esku hutsik itzuli. "Categoria nacional base" delakoan lehenak izan ziren haurren mailan, eta hirugarrenak kimuen mailan.