Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteburuan Nesken V.
Pala Txapelketako bigarren jardunaldia
jokatu zen eta asteburu
honetan hirugarren jardunaldiaren
txanda da. Jakina denez, Sakanako
Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak
antolatu du txapelketa,
Etxarriko Gure Pilota klubaren eta
Etxarri Aranazko eta Uharte Arakilgo
Udalen laguntzarekin.
Guztira 22 emakumezko bikote
daude lehian, hiru kategoriatan
banatuta: kadeteak (5 bikote), helduen
bigarren maila (12 bikote, 2
multzotan banatuta) eta helduen
lehen maila (5 bikote). Sakandarrez
gain, Euskal Herriko txoko
ezberdinetako neskak ari dira
aipatu txapelketan parte hartzen.
Momentuz hasierako ligaxkan
murgilduta daude. Partida gehienak
Etxarri Aranazko pilotalekuan
jokatuko dira.