Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasu Saskibaloi Klubeko (CBASK)
taldeek - CBASK eta Clientes CAN
Alsasua - asteburuan jokatutako
jardunaldian egindakoa errepasatuko
dugu.
Gizonezkoen seniorren 2. maila
autonomikoan Altsasuko bi talde ari
dira lehian, baina CBASK J ez zen
aritu. CBASK F-k, aldiz, 43-67 galdu
zuen Bar La Museria Sanduzelairen
kontra. Sailkapen orokorrean
Fonseca B da liderra, CBASK F
seigarrena, eta CBASK J zortzigarrena.
Larunbatean Sanduzelain
jokatuko du CBASK J-k, Bar la Museria
Sanduzelairen kontra, 16:15ean.
Aldiz, Peña Azagresa izango du aurkari
CBASK F-k, igandean 10:00etan
Peñaren etxean.
Bestalde, gizonezkoen junior mailan
Altsasuko CBASKek ez zuen
jokatu. Larunbatean Arangurenen
kontra ariko da azken hauen etxean,
18:00etan. Eta gizonezkoen
kadete mailan Fonseca Liceo Monjardini
38-57 irabazi zion Clientes
CAN Alsasuak. Sailkapenean Burlata
A da liderra eta altsasuarrak bosgarrenak
dira. Larunbatean Zelandinjokatuko
dute, 10:50ean, SanCernin
BNC taldearen kontra.
Emakumezkoak
Emakumezkoen kadeteen mailan
Altsasuk bi talde ditu. Burlada B taldeak
56-18 irabazi zion Clientes CAN
Alsasua J-ri. Burlada B da liderra
eta altsasuarrak bigarrenak dira.
Larunbatean Zelandin jokatuko
dute, Toki Ona Bortziriak taldearen
kontra (10:58ean). Aldiz, Clientes
CAN Alsasua G-k 23-56 irabazi zion
Carmelitas Vedruna taldeari. Bere
multzoan bigarrena da Clientes
CAN Alsasua J, Burlata C taldearen
atzetik. Larunbatean Zelandin jokatuko
dute, Frijucar Garesen kontra
(10:58ean).
Emakumezkoen haurren mailan
Clientes CAN Alsasuak ez zuen
jokatu. Asateburuan etxean jokatuko
du, Zelandin, Miravalles taldearen
kontra (10:50ean).
Kategoria txikiak
Kategoria txikikoei dagokienez,
gizonezkoen minibasket mistoan
Aranguren A liderrak Clientes CAN
Alsasuari 50-29 irabazi zion. Altsasuarrak
sailkapenean laugarrenak
dira, eta larunbatean etxean jokatuko
dute, Gazte Berriak taldearen
kontra (12:15ean). Emakumezkoen
mini-basket mistoan Clientes CAN
Alsasuak ez zuen jokatu; larunbatean
Ardoi Leonas hartuko du etxean
(12:15ean). Bukatzeko, gizonezkoen
preminibasket misto kategorian,
Clientes CAN Alsasuak 18-9
irabazi zion Esclavas Sagrado Corazon
taldeari, eta liderrak dira. Asteburuan
ez du jokatuko. Eta emakumezkoen
preminibasket mistoan
Clientes CAN Alsasuak ez zuen
jokatu, baina larunbatean Obenasa
B taldea hartuko dute Altsasun
(12:15ean).