Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 21ean jokatuko da Sakanako
X. Herri Lasterketa-La
Burundesa Sari Nagusia. Aurten
helduen proba 12:00etan hasiko da
Urdiainen eta Ziordian despedituko
da (8,5 km), eta kategoria txikiko
probak Ziordian jokatuko
dira. Lasterketan aritzeko izena
ematea zabalik dago www.sakanamank.
com web gunean. Helduek
8 euro ordaindu beharko dituzte
Euskadiko Kutxako 3035 0116 93
1160003328 kontu zenbakian - txikienek
ez dute ordaindu behar - .
Bestela ere, lasterketa egunean
bertan eman ahalko da izena, goizeko
10:00etatik 11:00etara. Informazio
gehiagorako jo Kirol Zerbitzura
(948 464 866 telefonoa).
Behobia-Donostia
Sakanako Mankomunitateko
Kirol Zerbitzuak, Dantzaleku-
Sakana atletismo klubaren laguntzarekin,
Behobia-Donostia lasterketarako
autobusa antolatu du.
Azaroaren 14an izanen da lasterketa,
eta autobusa goizeko
8:00etan aterako litzateke Ziorditik
eta 18:00etan bueltatuko litzateke.
Izena ematea zabalik dago
azaroaren 8ra arte (948 464 866 telefonoa).
Prezioa 8,8 eurokoa da.