Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol
Zerbitzuak, Sakanako Ezgaituen
Elkartearen laguntzarekin, autonomia
galarazten dien ezgaitasunen
bat duten pertsonendako
eskaintza berezia prestatu du:
musikoterapia eta psikomotrizitatea.
Helburua ezgaituekin aisialdia
lantzea da, baina kirol arloan.
Kasu honetan musika, erritmoa,
instrumentuak eta mugimenduak
erabiliz pertsonen garapena lortzea
da xedea.
Aisialdia lantzeaz gain, aldi
berean ariketa fisikoa egiteko
aukera eskaini nahi zaie, euren
bizi kalitatea hobetzeko. Izan ere,
jakina da jarduera fisikoak onurak
dauzkala pertsonengan. Ariketa
praktikatzeak gorputzeko
giharreak, hezurrak, tendoiak,
metabolismoa eta beste aktibatu,
biziarazi eta martxan jartzen ditu.
Eta bestalde onura sozial garrantzitsuak
ekartzen ditu, jarduerak
dirauen bitartean pertsona guztiak
elkarrekin daudelako eta
elkarren artean erlazionatzen
direlako.
Azarotik martxora bitartean
Musikoterapia eta psikomotrizitate
tailerra larunbat goizetan gauzatuko
da, Altsasun. Azaroan hasi
eta martxoan bukatuko da. Helburua
lau talde sortzea da, eta talde
bakoitzean gehienez 5 pertsona
egongo dira. Horrela, talde bakoitzak
hilero ordu bateko bi saio izango
ditu. Talde batzuetan taxiak egonen
dira. Begiralea Maite Ulazia
Mikeo izango da.