Euskal Erdiguneko monolito berria, jarria

Guaixe 2010eko azaroaren 5a

Felix Isasi ingeniariak, barizentroaren kontzeptuan oinarrituta Euskal Herriko erdigunea Andia mendizerran kokatu zuen, San Donato ermitatik gertu, Andiako Olibesarioko saroian, 1.236 metroko altueran (Koordenadak: X:586.936 eta Y:4.748). Bertan monolito bat jarri zuten eta leku sinbolikoa bilakatu zen. Sakanako Ibilaldi Handia urtero pasatzen da bertatik. Aurtengo maiatza aldean norbaitek monolitoa puskatu zuen, eta Irurtzungo Iratxo elkarteak gertaera salatu eta bertan beste monolito bat kokatzea erabaki zuen. Monolitoa jarri eta bazkaria Irañetako Basoko Etxean Igandean egin zuten monolitoa jartzeko ekitaldia. Horretarako, eta Irañetako lagunekin elkarlanean, mendizale sakandarrek mendi igoera egin zuten Euskal Herriko erdiguneraino, Irañetako Basoko Etxea bordatik aterata. Erdigunean monolito berria jarri zuten - alde batean lauburua eta bestean EH margotuta duen harria - eta ekitaldi polita egin zuten bertan. Ondoren, aurten berritutako Irañetako Basoko Etxea borda bikainean bazkari ederra egin zuten.