Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko
Euskara Zerbitzuak eta AEKko
Itsasi euskaltegiak Fernando
Morilloren Suminaren estrategialiburuari
buruzko solasaldia
antolatu dute. Abenduaren 16an
izanen da Altsasuko Iortia kultur
gunean. Denborarekin iragarri
dute hitzaldia, sakandarrei liburua
irakurtzeko beta emateko. Hori
da solasaldira joateko baldintza.
Liburuaz
Misteriozko eleberri erakargarria
idatzi du Fernando Morillok. Protagonistak
maisuki mugitzen ditu
bere piezak: amodiozko minak,
gazte sentiberen depresioak, balizko
suizidioak... Norena da hari
horiek guztiak elkartzen dituen
eskua? Zein da estrategia horren
azken helburua? Azpeitiko idazleak
jakin-mina pizten du hasieratik
bukaerara.