Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak
taldeak larunbatean
banatu zituen 25. Altsasuko
Ferietako Argazki
Rallyko sariak. "Aurten gipuzkoarren
nagusitasuna amaitu da"
esan zigun Cobok. Sarituen artean
sakandarrak, iruindarrak eta
gipuzkoarrak ageri ziren, parte
hartze zabalaren isla.
Imanol Manterolak jaso zituen
bi sari nagusiak: argazki onenarena
eta bilduma onenarena.
Zumaiarrak 200 euro eta trofeoa
jaso zituen. Bigarren saria (120
euro eta trofeoa) etxean geratu
zen: Josu Dorronsoro altsasuarrak
jaso zuen. Hirugarren saria
(90 euro eta trofeoa) Juan Jose Agirre
azpeitiarrak irabazi zuen.
Bazkide onenaren saria Cristina
Rubiorendako izan zen. Haurren
kategorian, sari nagusiak Iruñerrira
joan ziren. Eneko Hernandez,
Mikel Urdin eta Saioa Hernandez
sailkatu ziren lehen hiru
postuetan.
Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako
argazkien maila nabarmendu
zuen.
Erakusketa
Sari-banaketa ekitaldian 25. edizioan
parte hartu zuten 32 lagunek
aurkeztutako argazkiak ikusteko
aukera izan zen. Fale, onddo,
barazki edo abereen gertuko argazkiak
eta Altsasuko txokoen panoramikak
ikusteko aukera izan zen.
Argazki Rallyko argazkiak Altsasuko
Iortia kultur guneko erakusketa-
gelan daude ikusgai igandera
arte.