Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean IX. Pikurock gazte
jaialdi erraldoia izan zuten
Irurtzunen. Hasiera-hasieratik
giro ederra izan zen Arakilgo
herrian: "lehen kontzertua hasterako
kiroldegia ia beteta zegoen"
esan digute antolatzaileek. Bereziki
arrakastatsuak izan ziren
Doctor Deseo eta Koma taldeen
kontzertuak. Oholtza gainera igo
ziren taldeek zuten guztia eman
zuten. Musikazaleek ederki gozatu
zuten bost taldeekin. Gaua ordu
txikitaraino luzatu zen.
Antolatzaileek balorazio ona
egin dute: "dena ongi atera zen"
diote. Sarri datorren urteko jaialdiari
begira jarriko dira.