Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Negu gorriaren aurretik,
kolorez bete dira gure basoak.
Zuhaitz eta sasiak kolore
berde, hori, gorri eta marroiz
jantzi dira. Irañetarrek herriko
frontoira eramanen dituzte kolore
horiek. Herriko Euskara Kultur
Taldeak ziza eta sendabelarren
erakusketa antolatu du.
Udazkeneko fruitu preziatuenetakoak
dira ziza eta onddoak. Irañetarrek
bilketa lan ederra egin
dute. Jaki goxoez gain, sendagaiak
ere ematen dizkigu naturak. Sendabelarrak
bertatik bertara ikusi
eta horien propietateak ezagutzeko
aukera izanen da igandean
Irañetan. Erakusketa ikusgai egonen
da goizetik 18:00etara.