Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egungo gizartean, ez da komeni arte
eta kulturaz norbanakoa handitzea,
ez da komeni itxaropena sustatzea,
ez da komeni telebista gabeko
isiltasunari lekua uztea, ez da
komeni elkarri begiratu eta sentitzen
duguna esatea. Eta ez da
kasualitatea idatzi hau aurrekoaren
amaierarekin hastea.
Filologia gutxik ikasi izan duten
arren, denok hitz egiten dugu kalean,
etxean eta tabernan. Ez gara
filologoak, baina ezinezkoa zaigu
hitzik gabeko mundu bat pentsatzea.
Musika ikasi izan edo ez izan
arren, ez dugu denok barruan duguna
musikaz kanporatzen. Ez dezala
inork pentsatu ezinezkoa zaiola
poza, tristeziaedotaostitxarra musikaren
bidez transmititzea. Sormenaren
eta sentipenen ezinbesteko
txokoari ateak ixteko aitzakia baino
ez baita hori. Musika askatasunaren
sinonimoa da. Nahi duzuna
esateko, transmititzeko edota aldatzeko
tresna... beti ere sentimenduen
biluztasun osoan.
Arbizuri buruz hitz egingo dizuet,
Sakanak bizi duen mugimendua
neure bizipenetanoinarrituahalizateko.
Apartak izan arren, musikari
gutxi izan dugu herrian. Herritik at
bilatu behar izan dugu gehienetan
geure musika kanalizatzeko testuingurua.
Baina bistan da zerbait falta
dela...
Azken hilabeteetan, kalera irten eta
haurren oihuak entzun ditut, aldamenen
erratzak, herrikideon arteko
agurrak, hostoen marmarra; eta
horrekin guztiarekin, zarata berri
eta itxaropentsu batek ezin hobe
bat egiten du. Gogorra da batzuetan eta oso indartsua besteetan,
baina
zarata honek adierazten duenak,
pozez betetzen nau. Alerta gorria,
Sonrisa bertikal eta Nafarroa 1512,
Arbizun eta Arbizuko musikariekin
sorturikomusikataldeakdira, herriaren
erraietatik jaiotako akordeak,
eta zuzen zuzenean bihotzetik
mikrofonora doazen oihuak.
Arte eta kulturaz mundua aldatzea
utopia hutsa omen da. Baina gaztea
naiz, eta utopietan sinesteko
garaia da niretzat. Urteak batuz eta
aurreraeginez zahartzeaespero dut,
baina inolaz ere itxaropena galduz.
Musika partekatu, musika egin,
musika bizi. Ez xahutu barruan
duzun altxorra, eta musikaz hazi.