Musikaz hazi

Guaixe 2010eko azaroaren 5a

Egungo gizartean, ez da komeni arte eta kulturaz norbanakoa handitzea, ez da komeni itxaropena sustatzea, ez da komeni telebista gabeko isiltasunari lekua uztea, ez da komeni elkarri begiratu eta sentitzen duguna esatea. Eta ez da kasualitatea idatzi hau aurrekoaren amaierarekin hastea. Filologia gutxik ikasi izan duten arren, denok hitz egiten dugu kalean, etxean eta tabernan. Ez gara filologoak, baina ezinezkoa zaigu hitzik gabeko mundu bat pentsatzea. Musika ikasi izan edo ez izan arren, ez dugu denok barruan duguna musikaz kanporatzen. Ez dezala inork pentsatu ezinezkoa zaiola poza, tristeziaedotaostitxarra musikaren bidez transmititzea. Sormenaren eta sentipenen ezinbesteko txokoari ateak ixteko aitzakia baino ez baita hori. Musika askatasunaren sinonimoa da. Nahi duzuna esateko, transmititzeko edota aldatzeko tresna... beti ere sentimenduen biluztasun osoan. Arbizuri buruz hitz egingo dizuet, Sakanak bizi duen mugimendua neure bizipenetanoinarrituahalizateko. Apartak izan arren, musikari gutxi izan dugu herrian. Herritik at bilatu behar izan dugu gehienetan geure musika kanalizatzeko testuingurua. Baina bistan da zerbait falta dela... Azken hilabeteetan, kalera irten eta haurren oihuak entzun ditut, aldamenen erratzak, herrikideon arteko agurrak, hostoen marmarra; eta horrekin guztiarekin, zarata berri eta itxaropentsu batek ezin hobe bat egiten du. Gogorra da batzuetan eta oso indartsua besteetan, baina zarata honek adierazten duenak, pozez betetzen nau. Alerta gorria, Sonrisa bertikal eta Nafarroa 1512, Arbizun eta Arbizuko musikariekin sorturikomusikataldeakdira, herriaren erraietatik jaiotako akordeak, eta zuzen zuzenean bihotzetik mikrofonora doazen oihuak. Arte eta kulturaz mundua aldatzea utopia hutsa omen da. Baina gaztea naiz, eta utopietan sinesteko garaia da niretzat. Urteak batuz eta aurreraeginez zahartzeaespero dut, baina inolaz ere itxaropena galduz. Musika partekatu, musika egin, musika bizi. Ez xahutu barruan duzun altxorra, eta musikaz hazi.