Txalaparta kultura topaleku

Guaixe 2010eko azaroaren 4a

Oreka TX taldeak kontzertubidaia berritzailea dakar: Nömadak TX ikuskizuna. Oreka TX taldeko kideek India, Laponia, Sahara eta Mongoliara egindako bidaietan sortutako musika aurkeztuko dute. Horretarako Saharako Aziza Brahim kantaria izanen dute lagun. Txalaparta Txalaparta bi pertsonen arteko elkarrizketaren emaitza da. Batek erritmoa jartzen du eta besteak erritmo hori hausten du. Elkarrizketa horretan sortzen den musika ez da musikari batena edo bestearena, elkarrizketaren beraren adierazpena da. Oreka TX taldeak txalapartaren elkarrizketa funtsa hori zabaldu eta hedatu du. Munduko zenbait doinu, musikari eta kultura bildu dira txalapartaren inguruan. Horren emaitza da Nömadak TX. Oreka TX Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa 1997an hasi ziren txalaparta bikote bezala, Oreka TX taldea sortu zutenean, hain zuzen. Musikari eta dantzari ezagunekin banatu dute oholtza. Europa, Amerika eta Japoniako jaialdietan parte hartu dute. 2006an Nömadak TX proiektuan murgildu ziren. DVD eta CDa argitaratu eta zuzeneko emanaldi arrakastatsuak eskaini dituzte.