Folk ametsen garaia

Guaixe 2010eko azaroaren 5a

Udazkenarekin batera, Folk ametsetan zikloa iristen da Irurtzunera. Zenbait herrialdetako musika herrikoia ezagutzeko aukera dugu. Aurten, musika countrya, euskal folka eta Galiziako folka izanen dira protagonista. Countrya Jack Jamison eta Judy Clericuliziok emanen diote hasiera folk zikloari. Judyren ahots ederrak eta Jacken gitarra eta armonika biziak bat eginen dute bihar Irurtzungo kultur etxean. Bikoteak Amerikako musika ekarriko du: roots, folk, bluegrass, blues, rock and roll eta countrya. Folk zikloa Folk ametsetan zikloak 20 urteko ibilbidea du. Urte horietan zenbait herrialdetako musika herrikoia ezagutzeko aukera izan da Nafarroako bost herritan: Baztan, Castejon, Irurtzun, Lekunberri eta San Adrianen. Herri horietako udalek antolatzen dute zikloa.