Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Zazpigarren Mugre Eguna ospatu zen Mendigorrian. Bertako txarangak antolatu zuen bilkura bere 25. urtemugaren ospakizunen barruan. 26 txarangako 140 musikarik bat egin zuten. Haien artean zegoen Sakanako Txorongo txaranga. Nafarroako taldeak ez ezik, Errioxako eta Frantziako talde bana ere baziren.Ohiko kalejiraren ondoren, ederki bazkaldu zuten. Musikariek, behingoan, besteen musikarekin dantzatzeko aukera izan zuten.