Universidad de Navarra liderra gehiago izan zen Altsasun

Guaixe 2010eko azaroaren 8a

Altsasuk partida ona jokatu zuen Universidad de Navarra liderraren kontra. Iruñekoak argi eta garbi erakutsi zuten zergatik diren liderrak, baina hala ere Altsasuk garaipenagatik borrokatu egin zuen. Baina lehen zatian unibertsitatekoek lortu zuten gola sartzea, euren alde batetik pilotaren kontrolari eta euren fisiko bikainari esker baina baita zorte onagatik ere. Bigarren zatian erasoan aritu ziren altsasuarrak baina azken unean kontraeraso azkar bati esker Universidad de Navarrakoen bigarren gola heldu zen. Nahiz eta galdu dena eman zuten altsasuarrek eta hori zoriontzekoa da. Erregional mailako liderra Universidad de Navarra da, 25 punturekin. Altsasu 14.a da, 5 punturekin. Larunbatean Uharte Iruñean jokatuko du Altsasuk, 9 punturekin hamaikagarrena den Itaroa Uharteren kontra.