Mankomunitatearen inkestak Sakanako Ezgaituen Elkartea lagunduko du

Guaixe 2010eko azaroaren 5a

Sakanako Mankomunitateakeskaintzen dituen zerbitzuei buruz sakandarrekduguniritziajakinnahidu, zerbitzu horien kalitatea eta prezioa hobetzeko. Horretarako, Mankomunitatearen web orrian sartu - www.sakana-mank.com - , "Mankomunitatea" atalerajo, etabertantopatudaiteke ,"Gogobetetze inkesta". Hantxe bertanbete daiteke inkesta. Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du inkestak anonimoak direla. Mankomunitatetik adierazten dutenez, herritarren iritzia oso garrantzitsua da eurendako, eta horregatik inkesta betetzen bost minutu pasatzeko eskaera egin diete sakandar guztiei. inkesta bat = euro bat Ezgaituen Elkartearendako Sakanako Mankomunitatetik azaldu dutenez, inkesta bete eta Mankomunitatera igorriz gero, Sakanako Ezgaituen Elkarteak eta Larrakil Elkarteak laguntza jasoko du. Zehazki, jasotako inkesta bakoitzeko euro bat. Hortaz, norberaren partaidetzarekin Sakanan ezgaitasuna duten pertsonen elkarteari babesa ematen zaio.