On line marketinga dohain Sakanako enpresendako

Guaixe 2010eko azaroaren 5a

Cederna-Garalur Elkarteak, Estatuko beste hainbat elkarteekin batera, RITER programa sortu du, eta Landa eta Itsas Ingurune Ministerioaren %100eko finantziazioa jaso du. Programa horren bidez Nafarroako Mendialdeko enpresek, tartean sakandarrek, "on line" marketineko planak sortu eta abian jartzeko aukera izango dute doan, horretarako 2.0 informazioaren teknologia berriak erabiliz. Cedernara deitu Programan sartu nahi duten enpresek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute eta "on line" marketin plan hori batere kosturik gabe inplementatzeko laguntza jasoko dute. Programan izena eman nahi duten enpresek Cederna-Garalurrera (Isabel Gastaminza)jo behar dute azaroaren 30a baino lehen, (696 539 810 edo igastaminza@cederna.es).