Bizitza kalitatea hobetzea helburu

Guaixe 2010eko azaroaren 9a

Minusbaliotasun fisiko eta organikoa duten pertsonen osasuna hobetzeko ekintza fisiko espezifikoa antolatu du Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, AFINA (Asociacion de Fibromialgia de Navarra) elkartearen laguntzarekin. Helburua fibromialgia, neke kronikoa, Parkinsona, eta halako gaixotasunak dituzten sakandarrei eta istripuen ondorioz min hartuta edo arazoekin dabiltzanei haien osasuna hobetzeko ekintza fisikoa eskaintzea da, norberaren gaixotasunei egokitutakoa. Javier Beloki fisioterapeuta etxarriarrak izango da monitorea. Bi talde sortu nahi dira, bata Irurtzunen eta beste Altsasun. Irurtzungo taldea astelehenetan eta ostegunetan ariko litzateke, 18:30etik 20:00etara, Kultur Etxean, eta Altsasuko taldea astelehenetan eta ostegunetan, 16:30etik 18:00etara, Mojen gimnasioan. Azaroaren 22ra arteAipatu ikastaroan izena eman nahi dutenek Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin beharko dute (948 464 866 telefonoa) azaroaren 22a baino lehen. Asmoa abenduan hastea da.