2010eko Triatloi Galan sakandarrak sarituak

Guaixe 2010eko azaroaren 10a

Nafarroako Triatloi Federazioak antolatutako gala larunbatean ospatu zen Antsoaingo Antzerki Aretoan, eta 300 pertsona inguru bildu ziren gala jarraitzera. Triatloiak eta duatloiak Nafarroan duen jarraipenarekin kontentu daude Federazioan. Esaterako, azken 10 urteetan gora egin dute lizentziek, modu ikusgarrian. Federazioa 2.000 urtean sortu zen eta orduan 40 lizentzia zeuden, eta 2010ean, aldiz, 683 lizentzia egon dira. Bestalde, aurten Nafarroan 8 duatloi proba antolatu dira, tartean Arbizukoa (173 parte-hartzaile), eta Altsasukoa (103 parte-hartzaile), eta 14 triatloi proba, tartean Sakanakoa (73 parte-hartzaile). Proba hauetan parte-hartze handia izan dela nabarmendu dute: guztira 1.600 heldu federatu aritu dira, 900 gazte Nafar Kirol Jolasetan, eta eguneko 600 lizentzia egin dira. Saritu sakandarrakGalarekin bukatzeko aurtengo denboraldiko sari banaketa egin zuten, Nafarroako duatloi eta triatloi proba guztiak kontuan hartuz lehen hirugarrenak sailkatu diren kirolariei dominak banatuz. Tartean hainbat sakandar zeuden. Esaterako, Nafarroako Duatloi Zirkuituko elite mailan Raul Amatriain txapeldunaren atzetik bigarrena Igor Flores urdiaindarra izan da eta hirugarrena Felix Benjumea altsasuarra. Eta Nafarroako Duatloi Zirkuituko txapelduna, aldiz, Javier Borrega altsasuarra izan da. Felix Benjumea hirugarrena sailkatu da.  Nafar Kirol Jolaseko Triatloian, nesken kimuen mailan lehena Olatz Azazeta izan da eta mutilen kimuen mailan lehena Urko Peñagarikano. Benjaminen mutiletan Gaizka Peñagarikano bigarrena sailkatu zen. Eta Nafar Kirol Jolasetako Duatloian domina gehiago etorri dira Sakanara. Mutilen gazteen mailan Aitor Mozo hirugarrena izan zen eta kadeteen nesken mailan Goizeder Azazeta bigarrena. Kimuen nesken mailan Olatz Azazeta bigarrena sailkatu zen eta kimuen mutilen mailan Iñigo Maiza bigarrena eta Urko Peñagarikano hirugarrena. Bukatzeko, benjaminen nesken mailan Leire Maiza hirugarrena sailkatu zen eta benjaminen mutilen mailan Gaizka Peñagarikano bigarrena. Aipatu sakandar guztiek domina jaso zuten triatloi galan.