ELAk klinikaren etorkizuna bermatzeko eskatu du

Guaixe 2010eko azaroaren 8a

Klinikan langileen ordezkari diren Arantza Salegik, Rakel Ausinek eta Amaia Beaskoetxeak jakinarazi zutenez, "Osasunbideak ordaintzen dituen gaixoen egonaldiak bukatzear daude. Urtea despeditu arte iraun ahal izateko nola-halako konponbideak bilatzen ari dira, adabakiak". Urtea bukatzea lortzen badute ere, heldu den urtean, berriro ere, egoera berdina izanen dela nabarmendu dute langileen ordezkariek.Horregatik, zentroko ospitalizazio guneko  21 oheak kontzertatzea eskatu zuten. "Etorkizuna izatea nahi badugu, hori da bidea".  Enpresa batzordeko kideek gogora ekarri zuten Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak aho batez Gobernuari eskatu zion "klinikako arazoak konpontzeko" neurriak har zitzala. Klinikako langileen ordezkariek azaldu dutenez "alderdiek orduan esandakoa berretsi eta konpromisoa betetzeko garaia iritsi da. Haien jarrera zainduko dugu".ParlamentuanBihar arratsaldean bilduko da Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordea Josefina Arregi zentroaren inguruan hitz egiteko. 16:30ean Sakanako udalen batzordeko ordezkaritza izanen da, NaBaik eskatuta. Ordu bat geroago zentroko zuzendaritza izanen da, prestatu duten bideragarritasun plana azaltzeko.