Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nesken V. Pala Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuta, asteburu honetan laugarren jardunaldiaren txanda da. Jakina denez, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du txapelketa, Etxarriko Gure Pilota klubaren eta Etxarri Aranazko eta Uharte Arakilgo udalen laguntzarekin. Guztira 22 emakumezko bikote daude lehian, hiru kategoriatan banatuta: kadeteak (5 bikote), helduen bigarren maila (12 bikote, 2 multzotan banatuta) eta helduen lehen maila (5 bikote). Sakanako txapelketak maila majoa du, tartean lehiatzen ari baita Maite Ruiz de Larramendi, berriki Pauen jokatutako mundialetan munduko pilotari onena izendatu dutena. Hasierako ligaxkan 5 jardunaldi jokatuko dira, asteburuan laugarrena, eta partida gehienak Etxarri Aranazko pilotalekuan jokatzen ari dira, gutxi batzuk Uharte Arakilen. Hirugarren jardunaldiko emaitzak: -Lehen mailan: Yanira-Maite 30 - Patri-Nagore 28Amaia-Susana 30 - Maika-Mirentxu 24-Bigarren mailan: Irazustabarrena-Semper 20 - Iratxe-Maitane 30Judith-Maite 30 - Arrate-Naroa 16-Kadeteak:Itsasne-Maria 25 - Irati-Olaia 20Sailkapena -Lehen mailan: Amaia-Susana (3 puntu), Yanira-Maite (2 puntu), Ainhoa-Maider (puntu bat), Patri-Nagore (0 puntu) eta Maika-Mirentxu (0 puntu). -Bigarren mailan: A taldean: Goikoetxea-Huizei ( 3 puntu), Estitxu-Rebeka (2 puntu), Maddi-Garbiñe (2 puntu), Naroa-Garazi (puntu bat), Maria-Ainara (puntu bat) eta Aitziber-Nagore (punturik gabe). B taldean: Judith-Maite (3 puntu), Iratxe-Maitane (2 puntu), Iera-Saioa (2 puntu), Irustabarrena-Senpere (puntu bat), Ane.Oihane (0 puntu) eta Arrate-Naroa (0 puntu). -Hirugarren mailan: Irati-Olaia (2 puntu), Itsasne-Maria (2 puntu), Amaiur-Enara (puntu bat), Amaia-Ekiñe (0 puntu) eta Ainara-Lide (0 puntu). Datorrena, laugarrenaLehen maila (ostiralean, azaroaren 12an)19:00etan: Yanira-Maite / Maika-Mirentxu20:00etan: Ainhoa-Maider / Patri-NagoreAtsedenaldia: Amaia-SusanaBigarren maila (larunbatean, azaroaren 13an)A taldea:18:15ean: Estitxu-Rebeka / Maria-Ainara19:00etan: Naroa-Garazi / Maddi-Garbiñe17:30ean: Goikoetxea-Huizi / Aitziber-NagoreB taldea:16:45ean: Irazustabarrena-Semper / Arrate-Naroa16:00etan: Ane-Oihane / Iratxe-MaitaneIera-Saioa / Judith-Maite (ostiralean, 12an, 21:00etan)Kadeteak (igandean, azaroaren 14an)11:00etan: Amaia-Ekiñe / Itsasne-Maria11:30ean: Ainara-Lide / Amaiur-EnaraAtsedenaldia: Irati-Olaia