Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Halaxe jakinarazi zuen asteartean Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok. NaBaik eskatuta eman zituen azalpen horiek Roigek. Nafarroako Parlamentuko batzordean egindako agerraldian Roig kontseilariak jakinarazi zuen aurreko astean Etxebizitza eta Lurralde antolamenduko zuzendari nagusiak industrialdearen urbanizazio proiektua behin betiko onartu zuela eta ekaina akaberan desjabetze aktak jaso zirela. Roigek asteartean esan zuen "tentuz" jokatuko duela Nasuinsak. Kontseilariak jakinarazi zuenez, hurrengo urteetan egon daitekeen eskaerari erantzuteko partzela kopuru bat prest izan nahi dituzte, hori kontuan izanda hasiko dute urbanizazio lanak. Lan horiek aurrera eramateko Nasuinsak mailegu bat eskatu beharko duela ere ziurtatu zuen kontseilariak. Urdiain-Altsasu industrialdeak 937.697 m2 hartuko lituzke, gehienak Urdiaingo lurretan. Bi sektore ditu: bata 6417.139 m2koa eta bestea, berriz, 290.558 m2koa.