Dastamenarekin bidaiatzen

Guaixe 2010eko azaroaren 11

Asteburu gastronomiko arrakastatsua izan zen aurrekoa. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatutako Munduko Pintxoak jendearen erantzun bikaina izan zuen. Horregatik, Begoña Zestau Baraibar teknikariak Pikuxar, Amaia, Plazaola, Hiriberri, Tximonena, Karrika, Lekuona, Larraza, Derry, Gautxori, Arkangoa, Lurrazpi, Koxka eta Aixeleku tabernei eskerrak eman dizkie. Aldi berean ekimena posible egin duten Argentinako Juan Carlos Suarez, Marokoko Naoual Ouassaik, Senegalgo Cheikh Lo, Bissa eta Omar, Txileko Alex, Marcela, Paola eta Mario, Uruguaiko Marta, Veronika eta Fernando, Ekuadorko Solanda Pacheco, Kataluniako Susana eta Brasilgo Mikarla zoriondu ditu, haiek gabe ekimena ezinezko izanen baitzen. Zestauk jakinarazi digunez, taberna berriek izena eman dute.