Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko bisitatu daiteke Sakanako Enpresarien Elkartearen web gune berritua, www.aesakana.com. Hasierako orrian elkarteak antolatutako ikastaroen eta azken jardueren berri jaso daiteke. Bestalde, menuen bidez, elkarteko kide eta laguntzaile diren enpresen berri ere jaso daiteke. Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak ere ezagutzeko aukera ematen du web orriak.