Kontzertuak Altsasuko Musika Etxean

Guaixe 2010eko azaroaren 12a

Azken urteko ibilbidearen ondoren, izen berria eman diezaiokegu Altsasuko Gaztetxeari, Musika Etxea. Bide horri eutsiko diote asteburu honetan ere. Kontzertuak iragarki dituzte larunbaterako eta iganderako. Bihar hirukoa  Hiru talde igoko dira bihar Altsasuko Gaztetxeko oholtza gainera, Hell Beer Boys, Dirty brothers eta Sindrome oi! Goierriko Hell Beer Boys taldeak Heroes de la noche bere azken diskoa aurkeztuko du. Street punk indartsuarekin etorriko dira. Arrasateko Dirty Brothers taldeak "dirty music for dirty people" iragartzen du. Punk, rock eta musika akustikoa uztartuko dituzte. Iruñerriko Sindrome Oi! taldeak agurtuko du gaua street punk-arekin.Domeka alkoholikoaIgandean ere ez dute atsedenik hartuko Altsasuko Gaztetxean. Iluntzeko 20:00etan aurkezpenik behar ez duen taldea igoko da oholtza gainera, Soziedad Alkoholika. Gasteizko taldeak 90eko hamarkadan egin zen ezaguna. Punk eta metalaren arteko muga apurtu eta kritika eta musika gogorraren maitaleak bereganatu zituen. Berehala hango eta hemengo taldeen erreferente bilakatu zen. Kontzertuak eskaini ditu Euskal Herri osoan, Espainian, Europan, Ameriketan eta Japonian.   Beti bezala indartsu taularatuko da Gasteizko taldea. Potentzia eta abiadura bizian eta letra sarkorrekin, mezu argiak zabalduko ditu Altsasuko Gaztetxean. Haren musikak belaunaldien arteko mugak apurtuko ditu eta Sakanako nerabe, gazte eta helduek bat eginen dute kontzertuan.