Laguntzak bost abeltzain gazteri

Guaixe 2010eko azaroaren 15a

Arakilgo hiru gaztek, Uharte Arakilgo batek  eta Altsasuko beste batek Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren diru-laguntza bana jasoko dute haien ustiategiak jarri ahal izateko. Gazteek hasieran egin behar dituzten gastuak ordaintzen lagundu nahi du departamentuak.Aurreko astean egindako bilkuran hartu zuen erabakia Nafarroako Gobernuak. 28 gazteren artean 1.121.668 euro banatu ditu.