Kultur Arteko argazki saria Lakuntzara

Guaixe 2010eko azaroaren 16a

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak astelehenean egin zuen publiko Kultur Arteko Sakana 2. Argazki Lehiaketaren ebazpena. Lakuntzan bizi den Najate Lehmear gailendu da, Dantzak biltzen gaitu argazkiarekin. Sakandar berriak 400 euroko sari paregabea jaso du.Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxe publikoan egindako kultur arteko festan egin zuen argazkia. Haurrak zenbait herrialdetako arropak jantzita ageri dira, bizkarretik hartuta eta Errusiako dantzak dantzatzen. Epaimahaiaren ustez, integrazioa islatzen du.Parte-hartzea10 lagunek parte hartu dute argazki lehiaketan, bi sakandarrek eta 8 sakandar berrik. Ez zegoen aurkezteko argazki mugarik eta, ondorioz, 41 argazkiren artean hautatu behar izan du epaimahaiak. Ez dute lan erraza izan.